
Presentziazko ikastaroen arautegia. 2013ko uda
Proposamenak azaroaren 23a baino lehen igorri behar dira helbide elektroniko honetara:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
ARAUTEGIA - IKASTAROEN PROPOSAMENAK
1.- Ikastaroak egiteko proposamenak Uda Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
Europar Ikastaroak deritzotenak, Europako erakunde edo unibertsitate batekin egiten direnak izango dira.
2.- Ikastaroen iraupena, oro har, 2 eta 3 egun artekoa izan ohi da. Hala ere, justifikatutako arrazoiak direla medio, Egitarau Batzordeak iraupen desberdineko Ikastaroak baimendu ahal izango ditu.
3.- Ikastaroaren egitura orokorra ondokoa izango da: egunero hiru ikasgai (75min) izango dira, 9:15etan, 10:45etan, eta 12:15etan. Azken ikasgaia bukatuta, gehienez 30 minutuko laburpen saioa egitea gomendatzen da. Ikastaroaren egun batean mahaingurua egin daiteke arratsaldeko 16:30etan.
Mahainguru eta laburpen saioetan ez da aldibereko itzulpen zerbitzurik izango. Koordinatzailearen ardura izango da bertaratuek mahaingurua jarraitu ahal izateko beharrezko neurriak hartzea.
4.- Ikastaro bakoitzaren Zuzendariak, etor litezkeen ikasleen arabera, Ikastaroaren hizkuntza ofiziala zehaztu beharko du proposamenean (euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa). Hizkuntza ofiziala ez den beste batean emandako hitzaldietarako bakarrik izango da aldibereko itzulpen zerbitzua.
5.- Ikastaro bakoitzeko irakasleen gehieneko kopurua ikastaro horrek dituen egunen kopuruaren bikoitzari bat kendu eta ematen duena izango da. Ikastaroaren zuzendaria irakasle kopuruaren barruan zenbatuko da.
6.- Atzerrian bizi diren irakasleei egingo zaizkien gonbidapenen kopurua 2ra mugatuko da. Hiru egunetik gorako ikastaroetan atzerrian bizi diren 3 irakasle ere gonbida litezke.
Irakaslearen jatorria gorabehera, Uda Ikastaroek jatorria Europan duten bidaien ardura baino ez dute hartuko.
7.- Ostatu gastuak eragiten dituzten irakasleek, gutxienez, bi ikasgai eman beharko dituzte ikastaroetan (mahainguruak ez dira kontutan hartzen).
8.- Mahainguruetan parte hartzen duten pertsonek ez dute bidaia edo ostatu gasturik eragingo.
9.- Antolakuntza Batzordeak ez ditu aintzat hartuko arautegi hau betetzen ez dituzten ikastaroen proposamenak, proposamen horietan sortarazten diren aparteko gastu guztien ardura onetsiko duen erakunde baten babesa eransten ez bazaie. Salbuespenezko kasu hauetan proposamenarekin batera babesle horren konpromisoa aurkeztuko da eta proposamena onartuz gero, proposatzaileak, erakunde babesleak eta Ikastaroen Zuzendaritzak sinatuko duten agirian bilduko da.
10.- Proposamena arautegi honen arabera egin behar da. Bete behar diren inprimakiak ondorengo web-orrian aurki daitezke: http://www.sc.ehu.es/cursosverano
.
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - MINTEGIEN PROPOSAMENAK
Mintegiak ikastaroak baino jarduera irekiagoak, esperimentalagoak eta praktikoagoak dira; antolaketa malguagoa dute eta xede nagusia Irakasle eta bertaratutakoen iritziak adieraztean eta irtenbideak aurkitzean datza.
1.- Mintegiak egiteko proposamenak Uda Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
2.- Mintegien iraupena, oro har, 2 eta 3 egun artekoa izan ohi da. Hala ere, justifikatutako arrazoiak direla medio, Egitarau Batzordeak iraupen desberdineko Mintegiak baimendu ahal izango ditu.
3.- Mintegiaren egitura orokorrak zuzendari bakoitzak, gaiaren arabera, erabakiko dituen saioak izango ditu eta ordutegia 9:15etatik 14:00ak artekoa izango da. Halaber, mahaingurua egin daiteke, ahal baldin bada mintegiaren bukaeran arratsaldeko 16:30etan.
Mahainguruetan ez da aldibereko itzulpen zerbitzurik izango. Koordinatzailearen ardura izango da bertaratuek mahaingurua jarraitu ahal izateko beharrezko neurriak hartzea.
4.- Mintegi bakoitzaren Zuzendariak, etor litezkeen ikasleen arabera, Mintegiaren hizkuntza ofiziala zehaztu beharko du proposamenean (euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa). Hizkuntza ofiziala ez den beste batean emandako hitzaldietarako bakarrik izango da aldibereko itzulpen zerbitzua.
5.- Mintegi bakoitzeko irakasleen gehieneko kopurua mintegi horrek dituen egunen kopuruaren bikoitzari bat kendu eta ematen duena izango da. Mintegiaren zuzendaria irakasle kopuruaren barruan zenbatuko da.
6.- Atzerrian bizi diren irakasleei egingo zaizkien gonbidapenen kopurua 2ra mugatuko da. Hiru egunetik gorako mintegietan atzerrian bizi diren 3 irakasle ere gonbida litezke.
Irakaslearen jatorria gorabehera, Uda Ikastaroek jatorria Europan duten bidaien ardura baino ez dute hartuko.
7.- Ostatu gastuak eragiten dituzten irakasleek, gutxienez, bi saiotan hartu beharko dute parte (mahainguruak ez dira kontutan hartzen).
8.- Mahainguruetan parte hartzen duten pertsonek ez dute bidaia edo ostatu gasturik eragingo.
9.- Antolakuntza Batzordeak ez ditu aintzat hartuko arautegi hau betetzen ez dituzten mintegien proposamenak, proposamen horietan sortarazten diren aparteko gastu guztien ardura onetsiko duen erakunde baten babesa eransten ez bazaie. Salbuespenezko kasu hauetan proposamenarekin batera babesle horren konpromisoa aurkeztuko da eta proposamena onartuz gero, proposatzaileak, erakunde babesleak eta Ikastaroen Zuzendaritzak sinatuko duten agirian bilduko da.
10.- Proposamena arautegi honen arabera egin behar da. Bete behar diren inprimakiak ondorengo web-orrian aurki daitezke: http://www.sc.ehu.es/cursosverano
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - KONGRESUEN PROPOSAMENAK
Kongresuek, eztabaida-leku eta espezialisten topagune, ikerketa, teoria, esperientzia, "Know-how” eta abar garatu eta aurkezteko helburua dute eta Elkarte Zientifiko edo Profesionalen laguntzaz antolatzen dira.
Jarraian adieraziko da Kongresuek jarraitu beharreko arautegia:
1.- Hezkuntza-esparruan erreferentzia diren erakundeekin elkarlanean garatuko dira Kongresuak. Kongresuen proposamenak Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
2.- Erakunde laguntzaileek proposatuko dute Kongresuen egitarau orokorra eta Uda Ikastaroen Antolakuntza Batzordeak onartu beharko du.
3.- Kongresuen iraupena 1 eta 5 egun artekoa izango da, eta lanaldi erdikoak (goizez zein arratsaldez) edo lanaldi osokoak izango dira.
4.- Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaini ahal izango dira Kongresuak.
5.- Erakunde laguntzaileak proposatutako Zuzendariarena da Kongresuaren erantzukizun akademikoa; bestalde, Ikastaroen araudi orokorra bete beharko du Zuzendariak izapidetzeak, koordinazioa, dokumentazioa eta irakasleen arretari dagokienez.
6.- Uda Ikastaroek kudeatuko dituzte Kongresuak arautegi orokorraren arabera, lankidetza-hitzarmenean berariaz zehaztutako alderdiei dagokienean izan ezik. Uda ikastaroen ardura izango da:
• jardueraren garapenerako azpiegitura eta ekipamendua.
• zerbitzu orokorrak (azafatak, agirien kopiak, partehartzeen grabaketa, hala adostuz gero, streaminga…).
• matrikula eta bertaratze-agirien kudeaketa.
• bertaratuentzako materialaren prestakuntza eta banaketa.
• egitarauaren edizioa eta hedapen orokor eta zehatza adostutako baldintzen arabera.
• Kongresuaren eta honen babesleen identifikazioa.
• prentsa-zerbitzuak, eta, hala izanez gero,
• adostutako catering zerbitzuak.
7.- Kasu bakoitzean berariaz sinatutako hitzarmenak zehaztuko du lankidetza-esparru ekonomikoa, eta jarraian adierazi dira kontuan hartu beharreko oinarriak:
7.1.- Uda Ikastaroek ziurtatuko dituzte:
• azpiegitura eta ekipoak.
• laguntza orokorreko langileen gastuak (administrazioa, mantentze-lanak, eta abar)
• egitarauaren hedapen orokorra.
• administrazioa (matrikulak, ziurtagiriak, eta abar)
• prentsa-zerbitzua.
7.2.- Defizita badago, Erakunde laguntzaileak defizita estaltzen lagunduko du. Defizita kalkulatzeko, matrikulako sarreren eta Kongresuaren berariazko gastuen arteko aldea hartuko da kontuan; berariazko gastu horien artean daude:
a) irakasleen bidaia, ostatu eta mantenuagatiko gastuak.
b) zuzendari eta irakasleen ordainsariak.
c) aldibereko itzulpena.
d) ikasleen gastuak (banatutako materiala).
e) catering-ak sortutako gastuak (kafeak, bazkaria, eta abar).
f) langileen eta bestelako berariazko laguntzagatiko gastuak.
g) hedapen zehatzaren gastuak.
h) Kongresua burutzearekin harreman zuzena duten bestelako gastuak.
7.3.- Matrikula. Erakunde laguntzailearekin sinatzen den akordioan zehaztuko da matrikularen zenbatekoa.
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - ELKARGUNEEN PROPOSAMENAK
Elkarguneak Uda Ikastaroetako jarduera formula osatzen dute non UPV/EHUren lankidetzaz, nazioarte-sareko adituen bilerak burutzen diren.
Jarraian adieraziko da Elkarguneek jarraitu beharreko arautegia:
1.- Hezkuntza-esparruan erreferentzia diren erakundeekin elkarlanean garatuko dira Elkarguneak. Elkarguneen proposamenak Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
2.- Erakunde laguntzaileek proposatuko dute Elkarguneen egitarau orokorra eta Uda Ikastaroen Antolakuntza Batzordeak onartu beharko du.
3.- Elkargunearen iraupena 1 eta 3 egun artekoa izango da, eta lanaldi erdikoak (goizez zein arratsaldez) edo lanaldi osokoak izango dira.
4.- Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaini ahal izango dira Elkarguneak.
5.- Erakunde laguntzaileak proposatutako Zuzendariarena da Elkargunearen erantzukizun akademikoa; bestalde, Ikastaroen araudi orokorra bete beharko du Zuzendariak izapidetzeak, koordinazioa, dokumentazioa eta irakasleen arretari dagokienez.
6.- Uda Ikastaroek kudeatuko dituzte Elkarguneak arautegi orokorraren arabera, lankidetza-hitzarmenean berariaz zehaztutako alderdiei dagokienean izan ezik. Uda ikastaroen ardura izango da:
• proposatutako irakasleen gonbidapen formala eta hauen bidaia eta ostatuaren kudeaketa.
• jardueraren garapenerako azpiegitura eta ekipamendua.
• zerbitzu orokorrak (azafatak, agirien kopiak, partehartzeen grabaketa, hala adostuz gero, streaminga…).
• matrikula eta bertaratze-agirien kudeaketa.
• bertaratuentzako materialaren prestakuntza eta banaketa.
• egitarauaren edizioa eta hedapen orokor eta zehatza adostutako baldintzen arabera.
• Elkargunearen eta honen babesleen identifikazioa.
• prentsa-zerbitzuak, eta, hala izanez gero,
• adostutako catering zerbitzuak.
7.- Kasu bakoitzean berariaz sinatutako hitzarmenak zehaztuko du lankidetza-esparru ekonomikoa, eta jarraian adierazi dira kontuan hartu beharreko oinarriak:
7.1.- Uda Ikastaroek ziurtatuko dituzte:
• azpiegitura eta ekipoak.
• laguntza orokorreko langileen gastuak (administrazioa, mantentze-lanak, eta abar)
• egitarauaren hedapen orokorra.
• administrazioa (matrikulak, ziurtagiriak, eta abar)
• prentsa-zerbitzua.
7.2.- Defizita badago, Erakunde laguntzaileak defizita estaltzen lagunduko du. Defizita kalkulatzeko, matrikulako sarreren eta Elkargunearen berariazko gastuen arteko aldea hartuko da kontuan; berariazko gastu horien artean daude:
a) irakasleen bidaia, ostatu eta mantenuagatiko gastuak.
b) zuzendari eta irakasleen ordainsariak.
c) aldibereko itzulpena.
d) ikasleen gastuak (banatutako materiala).
e) catering-ak sortutako gastuak (kafeak, bazkaria, eta abar).
f) langileen eta bestelako berariazko laguntzagatiko gastuak.
g) hedapen zehatzaren gastuak.
h) Elkargunea burutzearekin harreman zuzena duten bestelako gastuak.
7.3.- Matrikula. Erakunde laguntzailearekin sinatzen den akordioan zehaztuko da matrikularen zenbatekoa.
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - ESKOLEN PROPOSAMENAK
Eskolak prestakuntza-jarduera espezializatuak eskaintzeko aukera gisa planteatu dira eta hirugarren zikloko irakasle, profesional eta ikasleak dituzte xede. Epe ertainera garatzeko prestatu dira, eta urtero, Eskolaren gai orokorraren inguruko zenbait alderdi izango da aztergai.
Eskolen abiapuntua gizarte-eragile baten (enpresa, elkarte, fundazio...) eragile zientifiko edo akademiko baten eta Uda Ikastaroen arteko lankidetza da. Erreferentziazko prestakuntza-programak, maila handikoak eta kalitatezkoak osatzea eta eskaintzea dute helburu nagusitzat eta, bide batez, parte-hartzaileen fideltasuna lortzea.
Jarraian adieraziko da Eskolek jarraitu beharreko araudia:
1.- Gizarte-eragile batek (enpresa, elkarte, fundazio...) eta eragile akademiko batek (unibertsitate, ikerketa zentro...) adostuko dituzte proposamenak.
2.- Eskolen proposamenak Uda Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2012ko azaroaren 23a baino lehen. Hasierako proposamenean (lehen urtean) Eskolaren lan-lerro orokorra eta urte bakoitzerako egindako proposamen zehatza barne hartuko dira.
3.- Eskolen ordutegiak (9:15-14:00) eta iraupenak (5 egun gehienez) mugatuko dute proposatutako jardueraren iraupena eta egitura.
4.- Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaini ahal izango dira Eskolak. Hizkuntza ofiziala ez den beste batean emandako hitzaldietarako bakarrik izango da aldibereko itzulpen zerbitzua.
5.- Eskolaren ardura akademikoa Antolakuntza babesleak proposatutako Zuzendariarena izango da, eta izapidetze, koordinaketa, dokumentazioa eta irakasleekiko arretari dagokionez, Ikastaroen arautegi orokorrari atxiki beharko zaio.
6.- Jardueraren ezaugarrien arabera eta proposamengileen eta Uda Ikastaroen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak adierazitakoaren arabera zehaztuko da Eskola bakoitzari dagokion irakasle-kopurua
7.- Lankidetza-hitzarmenean adieraziko dira zuzendari eta irakasleen ordainsarien baldintzak. Hala ez izatekotan, Ikastaro bati dagozkionak aplikatuko dira.
8.- Ikastaroen arautegi orokorraren arabera kudeatuko dira Eskolak, lankidetza-hitzarmenean baldintza berezirik ezarri ezean. Uda Ikastaroek honako hauen ardura hartuko dute bere gain:
• proposatutako irakasleen gonbidapen formala eta hauen bidaia eta ostatuaren kudeaketa.
• jardueraren garapenerako azpiegitura eta ekipamendua.
• zerbitzu orokorrak (azafatak, agirien kopiak, partehartzeen grabaketa, hala adostuz gero, streaminga…).
• matrikula eta bertaratze-agirien kudeaketa.
• bertaratuentzako materialaren prestakuntza eta banaketa.
• egitarauaren edizioa eta hedapen orokor eta zehatza adostutako baldintzen arabera.
• Eskolaren eta honen babesleen identifikazioa.
• prentsa-zerbitzuak, eta, hala izanez gero,
• adostutako catering zerbitzuak.
9. Lankidetzarako baldintza ekonomikoak lankidetza-hitzarmen zehatzari atxikiko zaizkio ondorengoak oinarri izanik:
9.1.- Uda Ikastaroek ziurtatuko dituzte:
• azpiegitura eta ekipoak
• laguntza orokorrerako langileak (administrazioa, mantentze-lanak…)
• egitarauaren zabalkunde orokorra.
• administrazioa (matrikulak, inprimakiak, ziurtagiriak…)
• prentsa-zerbitzua.
9.2.- Proposamengileen kontura izango dira, gutxienez, ondorengo gastu zehatzak:
• irakasleen bidaia, ostatu eta mantenuagatiko gastuak.
• zuzendari eta irakasleen ordainsariak.
• ikasleen gastuak (banatutako materiala).
• aldibereko itzulpena.
• catering-ak sortutako gastuak (kafeak, bazkaria)
• berariazko langileen eta bestelako laguntzagatiko gastuak.
9.3.- Proposamengileen eta Uda Ikastaroen artean sinatutako lankidetza-akordioan ezarriko da matrikularen zenbatekoa
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - JARDUNALDI PROFESIONALEN PROPOSAMENAK
Enpresa-Elkarte, Elkargo Profesional eta enpresa edo izaera profesionaleko bestelako erakundeen laguntzarekin antolatzen dira Jardunaldi Profesionalak, eta eragindako talde profesionalen interesekin erlazionatutako berariazko arazoak aztertzea dute helburu.
Jarraian adieraziko da Jardunaldi Profesionalek jarraitu beharreko arautegia:
1.- Hezkuntza-esparruan erreferentzia diren erakundeekin elkarlanean garatuko dira Jardunaldiak. Jardunaldien proposamenak Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztuko dira 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
2.- Erakunde laguntzaileek proposatuko dute Jardunaldien egitarau orokorra eta Uda Ikastaroen Antolakuntza Batzordeak onartu beharko du.
3.- Egun batez edo biz luzatuko dira Jardunaldi Profesionalak, eta lanaldi erdikoak (goizez zein arratsaldez) edo lanaldi osokoak izango dira.
4.- Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaini ahal izango dira Jardunaldi Profesionalak. Hizkuntza ofiziala ez den beste batean emandako hitzaldietarako bakarrik izango da aldibereko itzulpen zerbitzua.
5.- Erakunde laguntzaileak proposatutako Zuzendariarena da Jardunaldiaren erantzukizun akademikoa; bestalde, Ikastaroen araudi orokorra bete beharko du Zuzendariak izapidetzeak, koordinazioa, dokumentazioa eta irakasleen arretari dagokienez.
6.- Uda Ikastaroek kudeatuko dituzte Jardunaldiak arautegi orokorraren arabera, lankidetza-hitzarmenean berariaz zehaztutako alderdiei dagokienean izan ezik. Uda ikastaroen ardura izango da:
• proposatutako irakasleen gonbidapen formala eta hauen bidaia eta ostatuaren kudeaketa.
• jardueraren garapenerako azpiegitura eta ekipamendua.
• zerbitzu orokorrak (azafatak, agirien kopiak, partehartzeen grabaketa, hala adostuz gero, streaminga…).
• matrikula eta bertaratze-agirien kudeaketa.
• bertaratuentzako materialaren prestakuntza eta banaketa.
• egitarauaren edizioa eta hedapen orokor eta zehatza adostutako baldintzen arabera.
• Jardunaldiaren eta honen babesleen identifikazioa.
• prentsa-zerbitzuak, eta, hala izanez gero,
• adostutako catering zerbitzuak.
7.- Kasu bakoitzean berariaz sinatutako hitzarmenak zehaztuko du lankidetza-esparru ekonomikoa, eta jarraian adierazi dira kontuan hartu beharreko oinarriak:
7.1.- Uda Ikastaroek ziurtatuko dituzte:
• azpiegitura eta ekipoak.
• laguntza orokorreko langileen gastuak (administrazioa, mantentze-lanak, eta abar)
• egitarauaren hedapen orokorra.
• administrazioa (matrikulak, ziurtagiriak, eta abar)
• prentsa-zerbitzua.
7.2.- Defizita badago, Erakunde laguntzaileak defizita estaltzen lagunduko du. Defizita kalkulatzeko, matrikulako sarreren eta jardunaldien berariazko gastuen arteko aldea hartuko da kontuan; berariazko gastu horien artean daude:
a) irakasleen bidaia, ostatu eta mantenuagatiko gastuak.
b) zuzendari eta irakasleen ordainsariak.
c) aldibereko itzulpena.
d) ikasleen gastuak (banatutako materiala).
e) catering-ak sortutako gastuak (kafeak, bazkaria, eta abar).
f) langileen eta bestelako berariazko laguntzagatiko gastuak.
g) hedapen zehatzaren gastuak.
h) Jardunaldia burutzearekin harreman zuzena duten bestelako gastuak.
7.3.- Matrikula. Erakunde laguntzailearekin sinatzen den akordioan zehaztuko da matrikularen zenbatekoa.
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ARAUTEGIA - TAILERREN PROPOSAMENAK
Uda Ikastaroetako Tailerrek “egiten jakiteko” gaitasunak eskuratzea dute helburu eta bi ideien inguruan antolatuta daude: lan-ingurune praktiko bat sortzea eta egiten ikastea.
Formula berri hau bereziki egokia da ezagutza gordeak eta gaitasun praktikoak eskuratzeko, eta hainbat elementurekin (sormena, hobekuntza, teknika instrumentalak, eta abar) erlazionatutako gaien ikaskuntzarako.
Jarraian adieraziko da Tailerrek jarraitu beharreko arautegia:
1.- Tailerrek 2-5 egun arteko iraupena izango dute, eta goizez izango dira.
2.- Ikastaroen Idazkaritzan aurkeztu behar dira Tailerren proposamenak, 2012ko azaroaren 23a baino lehen.
3.- Tailerraren egitura orokorrari dagokionez, Zuzendariak erabakiko du, gaiaren arabera, bakoitzari dagokion saio-kopurua; ordutegia 9:15-14:00 izango da.
4.- Ikasleen arabera, Tailerraren zuzendariak erabakiko du zein hizkuntza ofizial erabili (euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa). Tailerretan ez da itzulpenik egingo.
5.- Tailer bakoitzak 3 irakasle izango ditu gehienez ere, eta batera lan egingo dute.
6.- Tailerreko irakasleen ordainsariari dagokionez, 900 euro gordin ordainduko zaie Jardunaldi bakoitzarengatik irakasle-kopurua edozein delarik ere.
7.- Desplazamendua dela-eta behar duten irakasleei ostatua eta mantenua emango zaie Tailerrean parte hartuko duten egunetan gehi beste batean, bidaia dela-eta hala behar izanez gero.
8.- Ikastaro, Mintegi, Eskola, Jardunaldi eta Tailerretako zuzendarien araudian adierazi dira Tailerraren zuzendariari dagozkion erantzukizunak.
inprimakia (honakoa irakurri inprimakia bete aurretik .pdf)

ANTOLAKUNTZA EGUTEGIA. 2013
Proposamenen deialdia: urriak 15
Proposamenen aurkezpena: azaroak 23
Egitarau Batzordearen bilera: abenduak 17
Hautatutako Jardueren jakinarazpena: urtarrilak 15
Zuzendariaren onarpena: urtarrilak 29
Zuzendaritza-taldeko kide baten eta ikastaro bakoitzaren zuzendariaren arteko bilera: urtarrilaren 30a eta otsailaren 22a bitartean.
Behin-betiko egitaraua eta irakasleen koadroa: otsailak 26
Egitarauaren edizioa: martxoak 15
Ikastaroen aurkezpena Bilbon: martxoak 22
Hedapen orokor zuzena: martxoaren 22tik aurrera
Beken eskaera: apirilaren 23ra arte
Hedapen zehatza: maiatzaren 2tik aurrera
Ohiko matrikula: maiatzaren 2tik 31ra
Matrikula berezia (+%20): ekainaren 1etik aurrera
Ikastaro bakoitzeko Zuzendariaren aldetik hitzaldien laburpenen bidalketa: bere ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago.
Zuzendaritza-taldeko kide baten eta ikastaro bakoitzaren zuzendariaren arteko bilera: bere ikastaroa hasi baino 10 egun lehenago.
Ikastaroen hasiera-data: ekainaren 17ko astean
Inaugurazio ofizialaren ekitaldia: ekainak 25
Lehen etaparen amaiera: abuztuak 3
Bigarren etaparen hasiera: abuztuak 19
Amaiera: irailak 7

ARAUTEGIA – IKASTARO, MINTEGI, ELKARGUNE, ESKOLA, JARDUNALDI ETA TAILERREN ZUZENDARITZA
1.- Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailer baten zuzendaria aldi berean jardueraren koproduktorea ere bada, Uda Ikastaroen antolakuntza-taldearekin lankidetzan diharduelarik hasieratik bukaeraraino.
2.- Zuzendariak eginbehar hauek ditu:
a) Egitaraua araudiari egokitzea, Uda Ikastaroen Zuzendaritzarekin adostuta.
b) Behin-betiko egitaraua eta konfirmatutako irakasleen datuak dituen koadroa otsailaren 26a baino lehen bidaltzea.
Behin-betiko Egitarauarekin batera, Zuzendariak parte hartuko duten irakasleei eskatutako ikasgaien edukia laburtuko duen oinarrizko eskema bat ere aurkeztu beharko du.
c) Irakasle guztiei oinarrizko arautegi hau azaltzea.
d) Interesa izan dezaketen ikasle guztietara iritsi ahal izateko helbide-etiketak eskuratzea apirilaren 20a baino lehen.
e) Irakasgai guztien laburpenak eta dokumentazio osagarria bildu eta sailkatzeaz arduratzea. Hauek, Uda Ikastaroek zabalduko dituzte zuzenean, edo, hala izatekotan, Web orriaren bitartez.
f) Ikastaroko oinarrizko bibliografiaren erreferentziak eta/edo interesgarriak izan daitezkeen Interneteko helbideak eskuratzea.
g) Hasi aurretik irakasleen jarraipena egin eta jarduera burutzen den bitartean irakasleei jaramon egitea.
h) Komunikabideei jaramon egitea ikastaroen prentsa bulegoak lagunduta.
i) Bertaratuei ongi-etorria eman eta Ikastaro, Mintegi, Eskola, etab.a hasten den egunean aurkeztea eta laburpen saioak koordinatzea.
3.- Zuzendariaren ostatu eta mantenua, Donostian edo inguruetan bizi direnena izan ezik, Uda Ikastaroen kontura izango da, jarduera hasten den egunaren bezperatik hasi eta amaiera egunera bitartean.
4.- Ikastaro, Mintegi, Eskola edo Jardunaldien zuzendariek 240 euro gordin jasoko dituzte Jarduerak dirauen egun bakoitzeko, gastuen eta antolaketa lanaren zioz. Diru hau bereganatzeko 2. puntuan aipatutako eginbehar guztiak bete beharko dituzte. Konpentsazio horrek Jarduera hasi aurreko joan-etorri eta antolaketa gastuak hartzen ditu eta bai Jarduera egiten den bitartean irakasleei jaramon egiteko gastuak ere (bazkaritarako gonbidapen berezien ordainketak eta abar).
5.- Gaien edukiaren koherentzia. Zenbaitetan ikastaro, mintegi, eskola etab.en zuzendariek zail izaten dute gaien edukiak behar bezala josi eta koordinatzea. Lan hori erraztearren eta helburua ahalik eta ondoen bete dadin gomendio batzuk emango ditugu. Kontuan izan ez duela batak bestea baztertzen:
a) Irakasleen kopurua gutxitu eta bakoitzari ikasgai gehiago ematea.
b) Ikastaro, mintegi, eskola etab.en edukiaren aurretiazko plangintza egiten denean gaien antolaketa eta zuzendutako ikasleei erreparatzea, eta ez parte har lezaketen irakasleen kopuruari.
c) Irakasle bakoitzari ahalik eta informaziorik zehatzena ematea berak egin beharreko hitzaldiaren/hitzaldien edukiaz.
d) Irakasle guztiei gainerako irakasleen hitzaldien oinarrizko eskema helaraztea, edukien bikoizketak eta hutsuneak baztertuz, beharrezko koordinazioa ziurtatzearren.
e) Zuzendariak berak edo laguntzaileren batek jardueran zehar gaiak jorratu ahala horien laburpenak, alderdi eztabaidagarrien edo eztabaidatu gabekoen aipamenak etab. egitea gomendatzen da. Mahainguruak (baldin badago) bide ematen du zuzendariak laburpen hori aurkez dezan eta irakasleek euren artean eztabaidatu, partaideen galderei erantzun diezaieten etab. Behin gaiak jorratutakoan Mahainguruan berriro azter daitezke osotasunean, eta gainera ikasle eta irakasleen partehartzea sustatzeko aukera dago.
6.- Martxoan ekingo zaio Uda Ikastaroen Egitarauaren zabalkundeari. Beraz, behin-betiko egitaraua otsailaren 26a baino lehen bidali behar da. Data honen ondoren gerta litezkeen aldaketak Uda Ikastaroen Irakasleria atalari jakinarazi beharko zaizkio, egitarauan sar ditzaten.
7.- Zuzendaritza Taldeak ikastaro edo mintegia ez egitea erabaki ahal izango du baldin eta arautegia behin eta berriro errespetatzen ez bada edota matrikulen kopurua aurrez ezarritako gutxienekora iristen ez bada .
8.- Zuzendariak laburpen bana eskatuko die irakasleei, gehienez lau foliokoa eta artxibo bakar batean bidaliko ditu Uda Ikastaroen Idazkaritzara jarduera hasi baino 15 egun lehenago gutxienez. Laburpen bakoitzaren hasieran dagokion ikasgaiaren data, izenburua eta irakaslearen izena agertuko dira. Halaber, irakasleek erabili beharreko gardenkien kopiak eta material osagarria zuzendariak Ikastaroen Idazkaritzara bidaliko ditu, kasuan kasuko jarduera egin baino astebete lehenago gutxienez (laburpen eta gardenkiak ikasleen esku jarriko dituzte Uda Ikastaroek, Jardueraren lehenengo egunean, edota Web orriaren bitartez).

ARAUTEGIA - IRAKASLEAK
1.- PARTE HARTZE ETA DOKUMENTAZIOAREN KUDEAKETA: Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailerretako Zuzendariak aldez aurretik irakasleekin egindako kontaktua Uda Ikastaroetako Idazkaritzak ofizialki bideratuko du. Idazkaritzak email-ez irakasle bakoitzari behin-betiko egitaraua, arautegi hau eta datu pertsonaletarako fitxa bat bidaliko dio. Irakasle bakoitzak fitxa beteta itzuli beharko du idazkaritzara partaidetza baieztatzeko. Datu pertsonalen fitxa ezinbestekoa da Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailerraren antolakuntzarako bai eta ordainketaren kudeaketarako ere.
LABURPENA: Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailer batean parte hartzen duten Irakasleek emango duten gaiari buruzko laburpena (ikasgai bakoitza, gehienez lau foliokoa) igorriko diote dagokien zuzendariari Jarduera hasi baino gutxienez 20 egun aurretik. Laburpen bakoitzaren hasieran dagokion ikasgaiaren data, izenburua eta irakaslearen izena agertuko dira. Irakasleak beharrezko ikusten badu ikasleei bestelako material osagarria helaraztea, epe ber-berak errespetatu beharko ditu.
Saio bakoitzaren iraupena 75 minutukoa izango da eta Ikastaro, Eskola edo Jardunaldiaren Zuzendariak ezarritakoaren arabera garatuko da. Mintegi eta Taillerrak bi saiotan garatuko dira eta zuzendariak erabakiko du saioen iraupena. Elkarguneetan zuzendariak erabakiko du saioen iraupena. Itzulpen-zerbitzua beharrezko den kasuetan, saioak ezingo du 60 minutuko iraupena gainditu.
Irakasle bakoitzak bere Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailerraren zuzendariari kurrikulu laburra helaraziko dio bere hitzaldiaren aurretik aurkezpena egin ahal izan dezan.
2.- BIDAIA: Bidaia eta ostatuagatiko kudeaketa Ikastaroen Idazkaritzak egingo du. Irakasle gonbidatuek fitxan ondokoak jakinaraziko dizkiote Idazkaritzari: erabili nahi duten garraioa, Donostiara helduko diren eguna eta noiz egingo duten alde eta inorekin etorriko ote diren. Bidaiak egiteko herri garraioak erabiliko dira, bidaiak motzak direnean salbu. Hegazkinez egingo diren bidaiak turista klasean egingo dira. Edozein kasutan, bidaiagatiko gastuek ez dituzte herri garraioen tarifak gaindituko. Salbuespen bidezkotuak onetsi egin beharko dira eta horien berri idatziz emango zaie Uda Ikastaroen antolatzaileei. Mahainguruetan parte hartzen duten pertsonek ez dute bidaia edo ostatu gastu gehigarririk eragingo.
Txartelak aldatzeagatik eragindako edozein kostu partehartzaileak hartu beharko du bere gain.
3.- OSTATUA: Baldin eta irakasle batek gutxienez 2 ikasgai ematen baditu ikastaro edo eskola batean edota mintegi edo tailer batean 2 saiotan parte hartzen badu (mahainguruak kontuan hartu gabe), Ikastaroen antolakuntzak irakaslearen hoteleko logela indibiduala, gosaria eta afaria bere gain hartuko ditu, bere parte-hartzerako beharrezkoak diren egunetan.
Elkargune eta eskolen kasuetan lojamendu baldintzak elkargune edo eskolaren Zuzendaritza eta Uda Ikastaroen arteko lankidetza-hitzarmenean jasoko dira.
4.- BAZKARIA: Ikastaro, Mintegi, Elkargune, Eskola, Jardunaldi edo Tailer batean parte hartzen duten irakasle guztiak Uda Ikastaroek antolatzen duten bazkarira gonbidatuko dira parte-hartzearen egunean bertan. Halaber, irakaslea mahainguru batean parte hartzen duen egunean bazkaltzera gonbidatuta egongo da.
Miramar Jauregitik jatetxerako bidaia antolakuntzak ezarritako garraiobideetan egingo da bai eta itzulerakoa ere soilik arratsaldez parte hartuko duten irakasleentzat.
5.- ORDAINKETA: Ikastaroen konpentsazio gisa Irakasle bakoitzari 360 euro gordin emango zaizkio saio bakoitzeko, hitzaldien laburpen idatzia eman ondoren. Ordainketa ikasgaiak bukatu ondoren egingo da, txeke pertsonal baten bidez.
Ikastaroetan mahainguruetako partaidetzagatik 400 euro gordin emango zaizkie, partaideen artean banatzeko alegia. Mahainguru eta laburpen saioetan ez da aldibereko itzulpen zerbitzurik izango.
Mintegi eta Tailerretan irakasleei esleitu zaien konpentsazio ekonomikoa, egun bakoitzeko, guztira 900 euro gordinekoa da (irakasleen kopurua eta saioak gorabehera, mahaingurua barne).
Elkargune, Eskola eta Jardunaldi Profesionalen zuzendari eta irakasleen ordainsarietarako baldintzak lankidetza-hitzarmenean jasoko dira.
6.- Agiriak: Uda Ikastaroen edizioaren amaieran, Idazkari Akademikoak, burututako egitarauaren arabera izandako partaidetzari dagokion ziurtagiria luzatuko du.
7.- EGILE ETA IRUDI-ESKUBIDEAK: Parte hartzen duten irakasleek UPV/EHUko Uda Ikastaroei utziko dizkiete emandako hitzaldiaren egile eta irudi-eskubideak Ikastaroek aurkakoa ez diotenean izan ezik.
Uda Ikastaroen antolakuntzak hitza ematen du ez duela horien diru-trukezko erabilpenik egingo, interesatuarekin hala hitzartu duenetan izan ezik.
8.- Arautegi honi buruzko edozein argibide jasotzeko Ikastaroen Idazkaritzara jo behar da.
P.D. Antolaketa errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin Zuzendariak irakasle guztiei azalduko die oinarrizko arautegi hau.

EGILE ETA IRUDI-ESKUBIDEAK: Parte hartzen duten irakasleek UPV/EHUko Uda Ikastaroei utziko dizkiete emandako hitzaldiaren egile eta irudi-eskubideak Ikastaroek aurkakoa ez diotenean izan ezik.
Uda Ikastaroen antolakuntzak hitza ematen du ez duela horien diru-trukezko erabilpenik egingo, interesatuarekin hala hitzartu duenetan izan ezik.
|